XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...)horrela ez dago aspertzerik.

Baina hain pentsalari zorrotzak ez garenontzat, aspertzea gainetik kendu ere ezin dugun harlauza baten antzekoa izaten da maiz.

Ez dut gaur egun neuregatik esaten, beti izan bainaiz gauza asko egin eta inoiz aspertzen ez direnetakoa.

Ni ez naiz beti aspertzea dela eta ez delako kontuarekin dabiltzan horietakoa.

Era berean pentsatu dut, horiek, beti aspertu egiten direla esaten dabiltzan horiek ongi pasatzeko esperantza handiegia izaten dutelako esaten dutela hori, eta gero noski, usteak erdi ustel beti.

Zinera joan, adibidez, eta filmea ikaragarri ona izango dela pentsatu baldin badute, halakorik aurkitzen ez dutenean aspertu egiten dira.

Horren ordez, halako konfiantzarik ez baldin baduzu, aurrean duzunari eutsiko diozu eta behar bezala baloratzeko aukera izango duzu orduan.

Hau guztia zertara datorren?

Ba, oraindik institutuan hasi ez naizenez zer egin ere ez dakidala nabilelako, eta agian aspertuta nagoelako.

Liburu bat hartu eta irakurtzeari ekin diot, baina zorte txarra izan dut, anaiak utzi dizkidan hirurak zail samarrak direlako, eta ni zailtasunetarako ez nagoelako.